BERTSOLARITZAK ETA ZIENTZIAK BAT EGINGO DUTE LAZKAON

EUS:

Euskal Herriko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak bertsolaritza eta zientzia uztartzen dituen ekimena antolatu dute apirilaren 19rako.

Arturo Elosegi, Itxaro Perez eta Josu Lopez-Gazpio ikertzaileek jorratutako gaiei bertsoak jarriko dizkiete Amaia Agirrek eta Nerea Ibarzabalek.

Lazkao, 2024ko martxoak XX. Beste behin ere zientzia eta bertsolaritza batuko dira Jakinduriek mundue erreko dau” lelopean. Izan ere, gai zientifikoak eta bertsoak batzen dituen Bertsozientzia ekimena bueltan da eta, oraingoan, Lazkaon egingo da.

Kike Amonarrizek gidatuko du Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak antolatutako “Bertsozientzia: Jakinduriek mundue erreko dau” saioa.

Bertsolaritza eta zientziaren dibulgazioa batzen dituen ekimen honetan Amaia Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariek hiru zientzialarik, haien hitzaldi laburren bitartez, landutako gaien inguruan abestuko dute. Horrela, bertsogai bihurtuko da Arturo Elosegi UPV/EHUko Ekologia irakaslearen “Euskal erri(o)aren bilakaera. Iraganaren arrastoak etorkizuneko erronkak” hitzaldia. Alegia, Euskal Herriko ibaiak nola berreskuratu diren abiapuntu hartuta bertsotan arituko dira Agirre eta Ibarzabal. Gauza bera gertatuko da Itxaro Perez UPV/EHUko Erizaintza Graduko irakaslearen hitzaldiarekin. Perez “Zahartzaroan kirola ere ez dago soberan” berbaldian bizi aktiboari eusteko garrantziaz hitz egingo du. Azkenik, Josu Lopez-Gazpio zientzia-dibulgatzaileak jaioberrien eraketa-prozesuarekin lotutako teoria batean sakonduko du. Alegia, “Zikoinaren Teoria: ezkutatu diguten egia” izango da bere mintzagaia. Bertsozientziaren saio berria apirilaren 19an izango da, 19:00etan, Lazkaoko Areria Aretoan. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Bertsozientzia: jakinduriek mundue erreko dau

Eguna: Apirilak 19, ostirala

Ordua: 19:00

Lekua: Areria aretoa, Lazkao

Hizlariak:

Arturo Elosegi: Euskal Herriko Unibertsitateko Ekologia irakaslea da. Giza-jarduerek ekosistemetan duten eragina aztertzen du, bereziki horien biodibertsitate eta funtzionamenduari erreparatuz. Erakunde publikoekin elkarlanean, ibaien egoera ekologikoa hobetzeko oinarrizko ikerketaren aplikazioak bilatzen ditu.

Itxaro Perez: Heste lodiko minbiziaren garapenean proteina batzuek zuten aktibitatearen inguruko ikerketa egin zuen tesian. Gaur egun UPV/EHUko Donostiako campusean Erizaintza graduko irakaslea eta bizitzan zehar ariketa fisikoaren onurak aztertzen duen Ageing On ikerketa taldeko kidea da. Josu Lopez Gazpio: Kimikan lizentziatua eta doktorea, gaur egun irakaslea eta zientzia-dibulgatzailea da. Besteak beste, Udako Euskal Unibertsitateko irakasleen prestakuntzarako masterreko irakaslea da eta master bereko Natur Zientziak eta Matematika espezialitatea koordinatzen du.

CAS:

La Cátedra de Cultura Científica del País Vasco y Lemniskata, Goierriko Zientzia Sare Herrikoia, han organizado para el 19 de abril una nueva edición de Bertsozientzia que aúna bertsolarismo y ciencia.

Amaia Agirre y Nerea Ibarzabal cantarán sobre los temas desarrollados en sus breves charlas por los investigadores Arturo Elosegi, Itxaro Pérez y Josu López-Gazpio.

Lazkao, XX de marzo de 2024. Una vez más la ciencia y el bertsolarismo se unen bajo el lema “Jakinduriek mundua erre dau”. Y es que la iniciativa Bertsozientzia, que aúna la divulgación científica y los bertsos, vuelve con una nueva edición que tendrá lugar en Lazkao.

Kike Amonarriz volverá a estar al frente de “Bertsozientzia: Jakinduriek mundua erre du” organizado por la Cátedra de Cultura Científica de la Universidad del País Vasco y la Lemniskata, Goierriko Zientzia Sare Herrikoia.

En esta ocasión las bertsolaris Amaia Agirre y Nerea Ibarzabal cantarán sobre los temas tratados en sus breves charlas por tres investigadores. Lo harán, por ejemplo, con la charla “Euskal erri(o)aren bilakaera. Iraganaren arrastoak etorkizuneko erronkak” del profesor de Ecología de la UPV/EHU Arturo Elosegi. La recuperación medioambiental de los ríos se convertirá, por lo tanto, en uno de los asuntos sobre los que cantar.

Lo mismo sucederá con la charla de Itxaro Pérez, profesora del Grado de Enfermería de la UPV/EHU. Pérez hablará sobre la importancia de mantener la vida activa en su charla “Zahartzaroan kirola ere ez dago soberan”. Por último, el divulgador científico Josu López Gazpio profundizará en una teoría relacionada con el proceso de formación de los recién nacidos. Es decir, López Gazpio hablará de llamada Teoría de la Cigüela en la charla “Zikoinaren Teoria: ezkutatu diguten egia”.

La nueva sesión de Bertsozientzia se celebrará el 19 de abril, a las 19:00 horas, en la Sala Areria de Lazkao. La entrada será libre hasta completar aforo.

Bertsozientzia: jakinduriek mundue erreko dau

Día: 19 de abril, viernes.

Hora: 19:00

Lugar: Sala Areria.

Ponentes

Arturo Elosegi: Profesor de Ecología en la Universidad del País Vasco, analiza el efecto de la actividad humana en los ecosistemas, especialmente centrándose el efecto que tienen en la biodiversidad y su funcionamiento. Trabajando de manera conjunta con las entidades públicas, busca la aplicación de las investigaciones para mejorar la ecología de los ríos.

Itxaro Perez: En su tesis doctoral investigó en torno a la actividad de ciertas proteínas en la evolución del cáncer del intestino grueso. Actualmente es profesora en el Grado de Enfermería del campus de Donostia de la UPV/EHU y miembro del grupo de investigación Ageing on que trabaja analizando los beneficios de la actividad física en el día a día.

Josu Lopez Gazpio: Licenciado y doctor en Química, a día de hoy es divulgador científico. y profesor en el máster de preparación de profesorado de la UEU, además de coordinador del máster de Ciencias Naturales y Matemáticas.