
LABURPENA: Azken hamarkada hauetan esparru industrialetan zein sozialetan datuak biltzeko gaitasun teknologikoek gorakada paregabea izan dute. Datu horien prozesamendua eta analisia teknika matematikoak erabiliz, batez ere, estatistikoak eta optimizaziokoak, oso eraginkorrak dira erabakiak hartzeko erizpideak zehazteko. Horretarako ereduak diseinatzen dira eta kalkuluko aplikazioetara bihurtzen dira. Hemen lau kasu praktikoen laburpenak erakusten dira, besteak beste, odol transfusioan, finantza merkatuetako jaulkipenean, pneumatiko ekoizpenean eta call‐center zerbitzuan. Teknologia matematikoa problema hauetan lagungarria izan da kudeaketa hobetzeko. Eredu guztiek ezaugarri komunak dituzte: parametro eta aldagaien identifikazioa eta haien bilakaera agintzen duen dinamika, soluzioak baldintzatzen dituzten mugak eta murriztapenak eta bilatutako helburua zehaztea, hain zuzen.
BIOGRAFIA (EUS): Carlos Gorria irakaslea UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saileko kidea da. 1995 urtean UPV/EHUn Matematikako lizentziatura bukatu zuen eta matematika aplikatuko arloan ikertzen du. Gero bere heziketa doktoretza tesiarekin jarraitu zuen bai UPV/EHU eta Danimarkako Unibertsitate Teknikoan. Tesia 2003 urtean defenditu zuen.
1996 urtetik gaur egun arte Carlos Gorria UPV/EHU Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasletzat lan egin du honako irakasgai hauetan: Zenbakizko Kalkulua, Ekuazio Diferentzial Arrunten Ebazpenerako Zenbakizko Metodoak, Eredu Matematikoak eta zenbait irakasgaietan oinarrizko Matematikari eta Ekuazio Diferentzialei buruz. Baita masterreko irakasgai hau irakatsi du: Datu Baseak eta Objektuei Bideratutako Programazioa.
Carlos Gorriaren ikerkuntza arloa deribatu partzialeko ekuazioen zenbakizko soluzioa da. Baita enpresekiko proiektuetan parte hartzen du optimizazio arloan. 2016 geroztik Carlos Gorria Eredu eta ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioko masterreko zuzendari akademikoa da. Master hau honako unibertsitate hauekin batera irakasten da: Errioxako Unibertsitatea, La Lagunako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Oviedoko Unibertsitatea, UPV/EHU eta Zaragozako Unibertsitatea.
BIOGRAFIA (ES): Carlos Gorria es miembro del Departamento de Matemática Aplicada y Estadística e Investigación Operativa de la Universidad del País Vasco, UPV/EHU. Obtuvo la licenciatura en Matemáticas en la UPV/EHU en 1995 y trabaja en el campo de la Matemática Aplicada. Más tarde su formación continuo con tesis doctoral elaborada en la UPV/EHU en colaboración con la Universidad Técnica de Dinamarca y defendida en 2003.
Desde 1996 hasta la actualidad, Carlos Gorria ocupa una plaza de docente en la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU. Él ha impartido clases en las siguientes asignaturas: Introducción al Cálculo Numérico, Métodos Numéricos para la Resolución de Ecuaciones Diferenciales Ordinarias, Modelización Matemática y algunas asignaturas de básicas de Matemáticas y Ecuaciones Diferenciales. También ha impartido docencia de máster en Bases de Datos y Programación Orientada a Objetos.
El campo de investigación de Carlos Gorria es la resolución numérica de ecuaciones en derivadas parciales. También se dedica a proyectos con compañías industriales en el campo de los modelos de optimización. Desde 2016, Carlos Gorria es el director académico del máster en Modelización e Investigación Matemática, Estadística y Computación, impartido en colaboración con la Universidad de La Laguna, la Universidad de La Rioja, la Universidad de Oviedo, la Universidad Publica de Navarra, la UPV/EHU y la Universidad de Zaragoza.
- Noiz: 2023-02-03
- Ordua: 19:00
- Tokia: Beasaingo Igartza Jauregia
- Fecha: 03-02-2023
- Hora: 19:00
- Lugar: Palacio Igartza de Beasain