Z44 – SAN GREGORIO DESDE LARUMBE

SAN GREGORIO (Arriaundi) 944 m.

Irurtzun. Iruñera bidean 2,5 kilometrora, hartu ezkerretara Larunbe aldera; herria muino txiki baten hegalean dago (eta XIII. mendeko eliza ikusgarria du). Iturriaren ondotik elizarantz ateratzen da bidea, hura inguratzen du (3′) eta, hilerria ezkerrean utzita, muinoaren eskuinetik igotzen jarraitzen du, muinoaren tontorreraino iritsi arte. Gero, alanbre-hesi zarpail bat zeharkatu (6′) eta erortzeko zorian dagoen etxe baterantz jarraitzen du (4′). Poliki-poliki igotzen jarraitzen du, mendi-bizkarraren lerroari ezkerretik jarraituz (bizkar hori gailurretik herriraino iristen da), eta handik minutu gutxira (4′), hura utzi eta eskuinetik hain seinalatua ez dagoen bidegurutze batetik jarraitu behar da; bidea, orduan, maldan gora igotzen da muinoaren gainalderantz, zulo moduko batera iritsi arte (12′). Bideak eskuinetik inguratzen du zuloa, oso markatua dago eta aurrean, zuhaitzen artean, ederki ikusten da gailurra. Belarrez eta harkaitz zatikatuez osatutako tontor haren oinarrira iritsita, jarraitu aurrera ezkerretik gailurrera igotzen den bidezidorretik (10′).

Denbora guztira: 42’.