Z71 – LOKITZ – SAN COSME – SARTZALETA

SAN COSME ETA SAN DAMIAN 1.099 m.

GALDIO.

Herriaren eskuinaldetik irtenda, ur-biltegia ezkerretara utzi eta, jarraian, metalezko ate bat zeharkatuko dugu. Bidean gora jarraituko dugu, eta eremu lau bateko bidegurutze batera iritsiko gara, zuhaitz handi baten ondoan. Lasterbide gisa balioko digun bidezidor bat hartu eta eroso igoko gara bide zabal bateraino. Bide horretatik jarraituko dugu, baina aldapa handi bat gainditu ondoren estutu egingo da. Horma harritsuen artean pasabide bat zeharkatu eta gero, ezkerrera joko dugu, putzu txiki batera iristeko. Ezkerretik gora eginez, pagadian sartu eta, segidan, baselizara eta tontorrera iritsiko gara.

Denbora: 1h 15’.