Z10 – BAZTAN – AIZPITZA

GORAMAKIL (Gorramakil), 1.090 m. GEREZTEGI, 1.079 m. GORRAMENDI, 1.074 m. AIZPITZA, 969 m.

Baztango haranaren iparraldean dauden tontorrak, Baztan eta Errobi ibaien, eta Urritzate eta Aritzakun erreken banalerro direnak.

Erratzutik Izpegiko mendatera doan errepidearen 6. kilometroa baino lehentxeago hasiko dugu ibilbidea. Bi zubien artean bide bat ateratzen da baserri baten ondotik, ukuilu bat inguratu eta goraxeago pista batera iristen dena. Igoerari jarraituz, lehenengo bidegurutzean ezkerretara hartuko dugu, borda baten ondotik pasatuz; gero, eskuinetik gora jarraituko dugu. Beste bidegurutze batean, pista Meakako leporaino doa amildegi ingurutik. Lehenbizi bide altuenetik Intzpideko leporaino eta gero gailurretik jarraituz, laster helduko gara Otsondoko mendatetik datorren errepidera. Puntu horretatik, ibilbideko gailurretara iritsiko gara, zailtasun handirik gabeko eremu atsegin batean gora eta behera ibiliz. Zapalduko dugun lehen gailurra Aizpitza da, tontorrean errepikagailua duela. Jaitsiera leuna eta igoera berria Gorramendiko gailurreraino. Ibilbideari jarraituz, Gereztegiko (Otanarte) gailurrera iritsiko gara, non telefono-zutoin bat dagoen. Azkenik, Gorramakilgo gailurrera iritsiko gara, mendiguneko tontorrik garaienera (base amerikar zaharraren aztarnak daude).

Panoramika bikaina.

Denborak:

6. kilometrotik Aizpitzara           1h 15’

“          “          Gorramendira     1h 45’

“          “          Gereztegira        2h

“          “          Gorramakilera    2h 15’