Z11 – ENTRE DESCARGA Y UDANA – SIETE CIMAS

DESKARGA ETA UDANA ARTEAN

GAILURRAK:

ARROLAMENDI (Arrola)     910

LANDARRAITZ                    829

KOROSOMUÑO                   781 

ARRANOAITZ                      878

OREGI                                  913 

JENTILETXE                        912

GOROSTIAGA                      951

DESKARGA-LEGAZPI:

Deskargako mendatea. Bergara aldera jaisten hasita, 30 edo 40 bat metrora ezkerretara, pintura zuriko arrastoak dituen bide bat hartu behar da, mendi-bizkarrean gora, lehenbizi pinu artean, eta, gero, eremu ireki baina zikinetik, igotzen dena. Behin baino gehiagotan zeharkatuko dugu sigi-saga igotzen den pista bat; gero, pinudi batean sartu eta handik irtetean, alanbre hesi-bati jarraituz, Kimu Berri aterpera iritsiko gara (35′). Leku horretan, parean dagoen bidetik igo behar da, gutxi gorabehera gasbideari jarraitzen dion bidetik. Lehenik, Juan Lizaurren omenezko hilarri baten ondotik igaroko gara, hantxe hil baitzen 1910eko apirilaren 10ean, 18 urte zituela (5′). Mendian gora jarraituko dugu Arrola mendiaren tontorreraino, 910 m (45’). Aipatutako gasbideari jarraituko diogu hurrengo kotaraino: Arranoaitz 878 m (15′). Han ezkerrera joko dugu, hasieran bide zabaletik, gailurreria osoa zeharkatzeko; lehenbizi Oregiko gailurra 913 m (25′) zapalduko dugu, jarraian Jentiletxekoa 912 m (15′), eta gero, igoera labur baten ondoren, Gorostiagakoa 951 m (35′). Handik, gure oinetan ikusten dugun Legazpira jaitsiko gara (50′).    

Oharra: Arranoaitzetik Landarraizko gailurrera joan daiteke lehen aipatutako gasbideari jarraituz, lehenbizi aldapa handi bat jaitsiz, gero Korosomuño mendiko tontorretik igaroz 781 m (eskuinetik ere inguratu daiteke) eta Landarraitzeraino jarraituz 829 m. Joan eta etorri: 1h.

Denbora guztira Deskargatik Legazpira: 3h 40’.

Arranoaitzetik Landarraitzera: 30’.