Z11 – TOLOÑO CIMA

TOLOÑO 1.271 m.

Urizahartik Bastidarantz autoz abiatu eta Ribasko mendatera iritsi baino 100 metro lehenago, hartu eskuinera doan pista bat. Pista hori, mendi-lepo batetik igaro, sigi-saga mendi-bizkar batera igo eta gailurreriaren tolesturetatik jarraitzen du. Abandonatutako etxe handi baten ondoan (50′), utzi pista eta jarraitu ezkerretara, basoan barneratzen den bide batetik. Gero, bide hori diagonalean eskuin aldera igoko da, labarra gainditu eta mendi-lepo batera heltzeko (10′). Jarraitu ezkerretara, ermita handi baten aurriak dauden tokiraino (3’), eta igo handik zuzenean hurbil dagoen gailurreraino (7’).

Denbora guztira: 1h 10’.