

SASETA (Seseta) 1.188 m.
Zaraitzu eta Erronkari ibarretako banalerroan dago. Igariko mendatetik hasiko gara hara igotzen. Errepidearen eskuinaldean bide zabal bat hartuko dugu, harik eta erabat ezkerretara egiten duen arte. Bihurgunean, bidexka bat ateratzen da ezpelen artean, mendi-hegalaren erditik, pasabide harritsu batera eramango gaituena, eta han bi bide ikusiko ditugu: jarraitu eskuinetik, ezpelen artean borda baten aurriak dituen soilgune batera iritsi arte. Bideak ezkerretara gora egiten du sastraka artean, eta beste leku garbi batera iritsiko da; han, ezkerretara, aurri-egoeran dagoen beste borda bat ikusiko dugu. Eskuinera doan bidea utzita, zuzenean aurrera jarraituko dugu (ezkerretara eroritako beste borda bat dugula), hango belardi artean mendi-leporaino eramango gaituen bidezidorra hartuz. Handik aurrera, zuhaitzen artetik eskuinetara jarraituz, minutu gutxi barru gailurrera iritsiko gara.
Bista zoragarriak.
Denbora: 1h 15’.