Z12 – BAZTAN – BIDASOA

AZKUA, 787 m.  KOKORRI (Kokori), 723 m.

Sunbilla eta Etxalar arteko banalerroan dauden mendiak.

Etxalar: Elizaren atzealdean eta gurutze bat duen plazaren paretik, bide bat hasten da bi etxeren artean. Mendi-hegaletik igoko gara, egurrezko langa bat zeharkatu eta pixkanaka gorantz eginez. Borda baten ondotik pasatuko gara eta, geroxeago, eraitsitako beste baten ondotik. Orain bidea aldapatsuagoa da eta basoan gora doa Kokori leporaino; handik minutu gutxiren buruan iritsiko gara Kokori gailurrera. Aipatutako mendi-lepo horretatik Azkuako gailurrera iristeko, malda piko bat bakarrik igo beharko dugu mendi-mazela belartsuan gora.

Ikuspegi zabalak.

Denborak:

Etxalartik Azkuara    1h 15’

     “         Kokorira    1h 05’