Z12 – KARAKATE A IRIMO – DOS CIMAS

ANTIOKO BASELIZA

Gailurreria honetako zeharkaldia, Maltzagatik, Elgoibartik edo Soraluzetik Karakate mendiaren gailurrera igoz egin daiteke. Karakatetik edo Kortazarretik (749 m) aurrera, bide on batek gailurreriaren zati handi bat zeharkatzen du, ekialde hego-ekialde norabidean, eta tartean igarotzen dira Gaztanbide lepoa 732 m., Akelarko Haitza 763 m., Pagomuneta 769 m., Gizaburua 758 m. eta Iruiya (bidegurutzea eta trikuharria ezkerrean). Sabuaren hegaletik, bideak gainez gain jarraitzen du:  Atxolin (848 m. eta trikuharria), Atxolin Txiki 830 m., Pagobedeinkatu lepoa (797 m., tumulua), Naasiko Goena (tumulua); eta, azkenik, Irukurutzeta, Kurutzebakarra eta Kurutzezarra tontorretara iritsiko da. Ibilbideak Elosua aldera egiten du, gero Gorlatik jarraituz, Irimoraino, 896 m., han, Santa Barbaratik, Urretxura jaisteko.