

ATXURIA (Arxuria), 758 m. MENDIBIL, 617 m. AIRAGARRI, 593 m.
Frantziako mugan, Baztango, Bertizaranako eta Bortzirietako haranen artean dauden mendiak dira. Zugarramurdiko herritik abiatuko gara. Hilerriaren azpitik bide bat abiatzen da, zeina berehala etxalde batetik pasatzen den, gure eskuinean erreka dugula. Basoan sartzean, erreka zeharkatu eta bidegurutze batera iritsiko gara, barrakoi abandonatu batzuen ondoan. Eskuineko bidea hartu eta muino garbi batera aterako gara. Maldan gora jarraituko dugu, mendi-mazela erdialdetik inguratuz; segidan, borda batzuen ondotik igaro eta errekasto batzuk gurutzatuko ditugu, aurriak dituen muino batera iritsi arte. Ezkerretik jarraitu, basoan sartu eta Ibañetako lepora iritsiko gara. Lepo honetan ezkerrera jo eta minutu batzuetan Airagarriko eta Mendibilgo tontorrak zapalduko ditugu. Zerbait gehiago beharko dugu Arxuriko tontorrera arteko malda gainditzeko. Lepoan eskuinera jarraitu gailurreko harkaitzetara, eta hara iristean, azken igoera geldituko zaigu mendi-gailur garbiraino.
Ikuspegi bikainak.
Denborak:
Zugarramurditik Arxurira 1h 15’
“ Airagarrira 1h
“ Mendibilera 1h 05’