Z14 – BELAUNTZA – ARESO Y DOS CIMAS

BELAUNTZA – LAARTE (Lagarte) 810 – ULIZAR 868 – ARESO

LAARTE (Lagarte) 810 m.

Belauntza (210 m). Elizaren ezkerretik irtengo gara, errepide asfaltatu batetik, hilerritik igaroz (280 m). Jarraitu metro batzuk eta hartu eskuinetara mendian gora doan zementuzko pista bat. 400 bat metrora, pistak bat-batean biratu eta iparralderantz igotzen da, Iturregi Behekoa eta Goikoa baserrietarantz. Gurutzezarreta aldean, azken baserriaren parean, pistak ezkerrera jotzen du. Pista hartatik amaitzen den lekuraino joan behar da, gero, hormen arteko bidetik jarraitu, etengabe gora eginez, eta pista altuago bateko bihurgunera (655 m) iritsiko gara. Pista hartatik jarraituko dugu, lehenengo bidegurutzean (687 m) ezkerretara utziz Elduainerako bidea. Tontorra parean geratzen da, langa bat zeharkatu ondoren.

Denbora: 1h 05’.  

ULIZAR 868 m.

Gaztelu (460 m). Plazatik abiatu eta Goienetxea baserrira (470 m) joango gara, eta, han, eskuinera doan pistatik jarraituko dugu. Lehenengo bidegurutzean, hartu ezkerrera, Ulibidea izeneko bidetik igoz. Gain batera iritsiko gara, “Gainetara (632 m)”,  eta han, pistari, hesien ondotik jarraituko diogu (Pagamutegi), mendilerro nagusira eta gailurreriako zeharkaldiarekin bat egiten den lekura, Illarra mendi-lepora (652 m), iritsi arte. Pista hartatik jarraituko dugu, handik gertu dagoen Uli leporaino (702 m). Pistak gune lauan jarraitzen du Uliko aterperaino (798 m). Hemengo bidegurutzean ikusten ditugun pistetatik, hego-ekialdekotik jarraituko dugu, parean ezkerretara, Zelaitxikiko magaletatik hurrengo lepora heldu arte (734 m). Gero, eskuinera jarraituz, Hirumugarrieta inguratu eta foru-lurretan sartuko gara, iturri bat duen Ulizarreko iparraldeko lepora iristeko (818 m). Tontorra hegoaldean geratzen da, eta aldapa labur baina gogor batetik igotzen da; pistatik ere igo daiteke mendia inguratuz.

Denbora: 2h.