

UGARRONGO ARROILA
Abiapuntua: Imirizaldu. Arroilarako bidea hartu behar da, zatirik handienean Areta ibaiaren ondo-ondotik doana. Lehen-lehenik, ibilbideak arroilaren behe-beheko aldetik eramango gaitu; 600 metroko kotaraino igoko da gero, eta behatokiak bata bestearen segidan emango dizkigu ibai bortitz oldartsuaren gainean. Lehenago, arroilaren sarreran eta ibaiaren beste ertzean, tumulu bat ikusiko dugu: Aikoa II trikuharria, hain zuzen. Ibaiaren inguruko beste begiratoki bikain bat jenderik bizi ez den Berroiako herrixka izango da. Tokiko errepidean 500 metroko tarte labur bat eginda ahaztutako beste herrixka batera helduko gara: Arieltzera. Areta ibaiaren beste aldean gaude jada. Imirizaldurainoko itzulerako bidea Juncaleko parajetik, Zarramaioko sakanetik eta Muru (774 m) menditik igaroko da. Erdibidean, antzinako bidezidorrak Ugarrongo arroilako malkarretaraino hurbilduko gaitu berriro, eskuineko ibaiertzaren ikuspegirik onena eskainiz. Inguruko sai arreen behatokirik onenetako bat ere bada.
Arroilaren inguruko zirkuitua Nafarroako ibilbide ekoturistiko ezezagunenetako bat da.
Distantzia guztira: 13 km.
