Z16 – EL IRATI

Mendilatz mendiko aterpea, Nafarroako Orbaizeta herrian, Pirinioetako naturaren atarian dagoen gune estrategiko bat da, erreserba natural preziatuenetako baten inguruan, Nafarroako mendiaren bihotz-bihotzean.

Mendian 756 metroko garaieran dagoen aterpetxe honek, besteak beste, bi pabiloi eskaintzen ditu, hurrenez hurren 20 eta 24 lagunentzako ohatzeak dituztenak, ur beroko dutxak, jangela, taberna-zerbitzua, etab.

Puntu horretatik mendiko ibilbide ugari egin daitezke Iratiko oihanean zehar.