Z16 – VALLE DE URRAUL – ALDASUR

ALDASUR (Aldaxur) 1.190 m. 

Urraulgoiti ibarreko Aietxu herrian hasiko dugu ibilbidea. Herrira sartu baino lehentxeago, zubi bat zeharkatuko dugu. Ezkerretik jarraituta, aurrerago eskuinerantz behetik gora doan bide zabal bat hartuko dugu, eta ez dugu utziko zelaigune batera iritsi arte. Han eskuinerantz joko dugu, eta, aurrerago, zuhaixken artean, bidezidor bat aukeratu eta hartuko dugu, edozeinetatik igoko baikara tontorrean gurutze handi bat duen Aldaxur mendiko gailurrera.

Panoramika ederra.

Denbora: 1h 30’.