Z17 – LA AEZKOA – MENDILATZ

MENDILATZ 1.343 m.

Aezkoa bailarako iparraldeko ertzean dago, Orbaizetako lurretan, eta beren urak Irati ibaira isurtzen dituzten Idopil eta Arrazola erreken arroak banatzen ditu.

Herritik 5 kilometrora dagoen Orbaizetako arma-fabrika zaharretik abiatuko gara. Fabrikako zelaigunetik eta antzinako eliza ezkerretara utzita, bi etxeen artetik hasiko dugu ibilbidea, errekatxoa ezkerretara uzten duen bide bat hartuz. Handik gutxira, bideak erreka zeharkatu egiten du eta haren paretik jarraituko dugu iturri bateraino. Han bide argi bat hartuko dugu ezkerretara muinoaren goiko aldera atera arte, non pinudi bat ikusiko dugun gure eskuinaldean. Bide hori utzi eta pinudia ezkerretara dugula, bidezidor lauso batetik jarraituko dugu pagoen artean eta pagadiaren goiko aldetik, harik eta harkaitzen eta zuhaitzen artean gainaldera irten arte. Handik aurrera, gainaldean ezkerretara jarraitzea besterik ez zaigu geratzen, zuhaitzik ez, baina harkaitzen bat edo beste baduen gailurrera iritsi arte.

Ikuspegia oso zabala da:

Nabarmentzen direnen artean Orhi tontorra, Belaguako eta Zurizako mendiak; eta gertuago, berriz, Errozate, Urkulu, Ortzanzurieta, Aezkoako gailurrak eta Iratiko basoa.

Denbora: 1h 15’.

Egunsentia Iratiko oihanean (Nafarroa), ia ipuinetakoa dirudien ehun urtetik gorako basoan, non izeien eta pinu beltzen itzalak pagoekin eta ganduarekin nahasten diren.

Ospe eta historia handiak izan arren, Iratiko oihan zabal eta basatia ez da oso ezaguna. Hainbat eta hainbat izakiz josita dagoen baso sarriak eta eremu nahasi eta bihurria izateak, adorea kentzen diote hango bazterrak eta sekretuak ezagutzen ez dituen txangozaleari.

Berriki egindako ibilbide batzuen egokitzapenek eta seinaleztapenek basoaren taupada hurbilago sentitzen lagunduko diote bisitariari, lurralde basatia izatearen ospea galdu gabe.