Z18 – LA AEZKOA – PEÑA LAREKI – TRES MAS

PEÑAS DE LAREKI (Larreki) 1.152 m. PEÑAS BATXAS (Baxa) 1.169 m. SANTA CRUZ 1.146 m.

Azparrendik abiatuko gara, Orotz-Betelun hasten den errepidearen amaieran dagoen herritik. Aristura doan bidetik irtengo gara herritik. Berehala ikusiko dugu eraitsitako etxola bat, eta han eskuinetara hartuko dugu. Zementuzko zubi txiki batetik sakana zeharkatuz, herritik ikusten genuen muinora igoko gara. Gora iristean, borda batera jaisten den pista bat ikusiko dugu eskuinean. Guk igotzen jarraituko dugu, Santa Cruz ondoko lepora iritsi arte. Handik gailurrera iristeko bidea laburra da. Larrekiko tontorrera igotzeko, jarraitu atzealdean ikusten den haitzerantz. Lehenengo, alanbre-hesia zeharkatuko dugu lepora jaisteko, eta, jarraian, harkaitz aldera joko dugu, bide finkorik gabe eta eremu zikinetik. Harkaitz berezi baten azpira iristean, ezkerraldetik igoko gara gailurrera, zailtasun handirik gabe, nahiz eta tarteka eskuak erabili beharko ditugun igo ahal izateko. Berriro ere Santa Kruz lepoan gaudela, Baxara joateko, ondo ikusten den bidezidor batetik inguratuko dugu aurreko kota. Alanbre-hesi bat gurutzatu eta beste lepo batera iritsiko gara. Basoan sartuko gara, eremu garbi batera iritsi arte. Gero, goiko aldera igoko gara, eta han topatuko dugu, gune zakar batean, erpin geodesiko txiki bat duen gailur nagusia.

Mendi hauek Azparren, Artozki eta Orotz-Betelu herrien artean daude eta Baigurako mendi-multzokoak dira.

Panoramika murritzak dituzte.

Denborak: Larrekira 1h 30’; Baxara 1h 20’; Santa Cruzera 1h.