Z18 – ORBAICETA

ORBAIZETAKO OLATIK, Azpegiko lepotik gertu dauden bordetara joko dugu. Handik, mendi-hegalaren erdialdetik ekialdera doan bidezidor batetik, Mendilatz eskuinetara eta 1.131 kota ezkerretara utzita, alanbre-hesiko pasabide batera iritsiko gara, eta bertatik landaredi oso trinkoa duen eremu batean sartuko gara. Hura zeharkatu ondoren, soilgune batetik jarraituko dugu Loigorriko iturriraino, eta, handik, Errozateko lepora joko dugu; begiratoki ederra. Gandorrera jaitsi eta ekialderantz jarraituko dugu, Aranohegiko gailurra eskuinetara utzita; gero, Irauko lepora jaisten diren errekasto bat eta pista bat zeharkatuko ditugu.

1.307 kota ezkerretara utzi eta gandorretik hego-ekialderantz jarraituko dugu, Okabe gailurreraino. Handik, Europako zabalenetakoa den Iratiko pagadi eta izeidiaren ikuspegi ederra dago.

Ekialderantz jarraituko dugu, Pedroren txaleteko taberna eta jatetxeraino. Errepide asfaltatutik kilometro batean aintzira batera igoko gara, eta Beherobiko errepidea ezkerretara utzita, basoan, mendi-lepo bat gurutzatzen duen pista bat hartuko dugu, Bagargietako errepidearen ondoren, beste aintzira artifizial baten ondoan, bide bihurgunetsu batetik Bagargietako lepora eramango gaituena.

Denbora:

Orbaizetako olatik Pedroren txaletera          6h 20’

Pedro txaletetik Bagargietako lepora           2h