Z18 – SENDEROS GR EN EUSKAL HERRIA – 14 RUTAS

EUSKAL HERRIKO I.L./G.R. BIDEAK

IL/GR 12 Euskal Herriko ibilbidea

IL/GR 11 Pirinioetako ibilbidea

IL/GR 1 Ibilbide historikoa

IL/GR 21 Ignaziotar bidea

IL/GR 13 Erronkariarren abelbidea

IL/GR 9 Probintzietako Errege Abelbidea

IL/GR 65 eta 65.3 Donejakue bidea

IL/GR 123 Bizkaiko Bira

IL/GR 38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea

IL/GR 25 Arabako lautadako bira

IL/GR 34 eta 34.1 Donostia Arantzazu

IL/GR 35 eta 35.1 Aralartik kostaldera arteko transhumantzia ibilbidea (Altxonbide ibilbidea)

IL/GR 20 eta 20.1 Aralarko Bira

IL/GR 121 Gipuzkoako Bira

IL/GR 20 eta 20.1. ARALARKO BIRA. Gipuzkoako eta Nafarroako zatiak hartzen ditu. Zazpi etapa eta 103 kilometro ditu. Zenbait gunetan bat egiten du Euskal Herriko ibilbidearekin (IL/GR 12), Ignaziotar bidearekin (IL/GR 21) eta Gipuzkoako Birarekin (IL/GR 121).

IL/GR 21. IGNAZIOTAR BIDEA.

Nafarroako Xabierko gaztelutik Gipuzkoako Loiolara.

Nafarroatik datorren bidea Zarateko lepotik sartzen da Gipuzkoara, gero Altzotik, Albizturtik, Bidania-Goiatzetik, Beizamatik, Urrestillatik eta Eizmendi auzotik jarraitu, eta Loiolan amaitzeko. Bide honek beste ibilbide hauekin du lotura: IL/GR 121 Gipuzkoako Bira; IL/GR 65.2 Donejakue bidea (barnealdekoa); IL/GR 34 Donostia eta Arantzazu artekoa; eta IL/GR 35 Kostaldeko Transhumantzia bidea.

IL/GR 34 eta 34.1 DONOSTIA-ARANTZAZU BIDEA.

Gipuzkoako probintzia zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera. Honako IL/GR hauekin du lotura: IL/GR 35 Transhumantziaren bidea; IL/GR 21 Ignaziotar bidea; eta IL/GR 65.2 Donejakue bidea (barnealdekoa).

IL/GR 123 BIZKAIKO BIRA.

Ibilbide honetan Bizkaiko perimetro osoa zeharkatzen da, Gipuzkoatik, Arabatik, Burgostik eta Kantabriatik bereizten dituen mugetatik, eta Kantauri itsasoak kostaldean ezartzen dionetik ibiliz. Ibilbide honek beste bi adar ere baditu: IL/GR 123.2a bata, Urdaibaiko perimetroa zeharkatzen duena; eta IL/GR 123.3a bestea, behe-lurraldeetan eta Oka ibaia eratzen duten paduretan barneratzen dena.

IL/GR 1 IBILBIDE HISTORIKOA.

Ampuriastik (Girona) Finisterrera (Galizia), honako Autonomia erkidego hauetatik igarotzen da: Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Errioxa, Euskal Herria (Araba), Gaztela eta Leon, Kantabria, Asturias eta Galizia. Nafarroako zatia Sierra de Peña mendilerrotik Arabako mugan dagoen Kodesko santutegirainokoa da, eta Arabakoa, berriz, Kanpezutik (Santikurutze Kanpezu) Bovedarainokoa.

IL/GR 121 GIPUZKOAKO BIRA.

Hamazazpi etapa ditu, eta 284 kilometro. Gipuzkoako lurralde historikoa Iberiar Penintsulako txikienetako bat da. Ozeanoa eta itsaslabarrak oztopo gaindiezin modura agertzen dira; gainerakoak Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Lapurdirekin muga egiten duten mendiak dira.