Z19 – BIZKAILUR – LEARPURU

BIZKAILUZ (MISKILUZ)(Mizkiluz) 1.341 m. LEARPURU 1.279 m.

Azparren. Azken etxeak atzean utzita, herritik irtengo gara Lanzamuñikako amildegian gora Abaurregainerantz doan pista batetik, eta bidegurutze batera iritsiko gara. Ezkerretara, oso nabarmena ez den bidezidor bat hartuko dugu basoan, Pikatze-mearrate lepoko amildegian gora. Lepora iritsi eta Learpuruko gailurrera joateko, ezkerretik igoko gara basoan barrena, alanbre-hesi bateraino. Hura zeharkatu eta hari itsatsita jarraituko dugu, gailur biribilera iritsi arte. Aurreko mendi-lepotik Bizkailuzera iristeko, eskuinetik gora egin beharko dugu, mendi-hegalak ekialderantz igoz, zuhaitz askorik ez duen gailur zabalera iritsi arte.

Mendi hauetan lehena Abaurrepekoa da eta bigarrena Orotz-Betelukoa. Zuhaitzak direla eta, ikuspegi murritzak dituzte.

Denborak: Learpurura 1h 20’; Bizkailuzera 1h 30’.