Z20 – LA LAGUNA DE PITILLAS

LA LAGUNA DE PITILLAS aintzira.

Herritik 3 kilometrora dago.

Putzua ez da oso sakona, ur gehiena duenetan ere ez baitu bi metroko sakonerarik izaten, baina Nafarroan dagoen zabalena da eta fauna aberatsena duena ere bai.

Fauna: Dikea itxi ondoren, 1976an, karpekin eta tenkekin birpopulatu zen. Anfibioen artean, apo arrunta, uhandreak eta igel berdea nabarmentzen dira. 70 espezie ornitologiko baino gehiago daude: koartza gorria, basahatea, zingira-mirotza, kopetazuri arrunta, lezkari karratxina, hegabera, amiamokoa, etab.