Z21 – LAPURDI – CUEVAS

Haitzulo hauek Lapurdin daude, Nafarroa Behereko mugatik gertu, Donamartiri herrian, Hazparnetik hamar kilometrora. Historiaurreko aurkikuntzak dituzte, Laskauxekoen, Altamirakoen eta Santimamiñekoen garai berekoak. Haitzulo hauetan, Saint Germain-en-Layeneko museoan gordetzen diren hezurdura eta tresna ugari aurkitu ziren.

Ur-iragazketek estalaktita eta estalagmita ederrak sortu dituzte.

INGURUKO MENDIAK

URTSUMENDI (Urtsua)

Makeatik. 332 metrora dagoen ur-biltegian, ezkerretik igotzen den errepidea hartu; gero eskuinerantz desbideratuko da eta bihurgunean ipar-mendebaldera doan bidetik gailurrean eskuinetara dagoen tontorrera iristen da. 1h

BAIGURA

Blantzarteko lepotik (305 m) errepikagailuen errepidetik joan daiteke, edo bihurguneen arteko bidexketatik bestela. Ezkerretik ere igo daiteke, Erregeluko haitzetatik. Hesi harkaiztsuak inguragarriak dira, baina badaude pasabide erraz eta dibertigarri batzuk ere. 1h 30’