Z22 – EL CAÑON DE EHUARRE

EHÜJARREKO ARROILA.

Eraizeko mendi-lepoan (P) hasiko dugu ibilbidea, Belaguako aterpetxearen eta San Martingo Harrira eramango gaituen tunelaren artean.

Leku horretatik pista bat ateratzen da (lehena ezkerretara), Eraizeko zelaietara jaisten dena (1). Pista bukatu bezain laster, ezkerrera (mendebaldera) hartuko dugu, Erüsoko mendi-lepora (2) igotzen den bidezidor batetik; Lakoratik jaisten diren uhar batzuk gurutzatu, Erüsoko zelaietara jaitsi eta errekari jarraituko diogu, amildegira erori eta ur-jauzi ederrekin arroila (3) eratzen duen tokiraino.

Ekialdera itzuliko gara, eskuinerantz. Hegal erditik goaz mendia inguratuz, amildegiri begirik kendu gabe, eta bidezidorretatik jaitsiko gara, txilar eta sastraka artean, Ehüjarrerekin bat egiten duen Erüsoko puntaraino (4)(Oso leku polita da). Ehüjarreko arroila inguratzen duen bidezidorretik jarraituko dugu, haitzartearen hasierara, hots, Eraizeko zelaietara (1), iristeko. Eta handik, berriz, ibilbideko hasierara (P).

Beste aukera bat

Santa Grazitik abiatuko gara. Seinaleztatutako bide bat elizatik zubi bateraino jaisten da, eta, gero, pista batetik igotzen hasten da, Erüsoko puntaren azpiraino (A). Han ezkerreko bidexka hartu eta 3,5 km-ko luzera eta 400 metroko sakonera dituen Ehüjarreko arroilan murgilduko gara. Ordubeteren buruan, arroilak bere distira guztia erakusten du. Bidezidor heze eta irristakorretik jarraituz, Eraizeko lautadaraino (B) igoko gara. Bide beretik edo Erüsoko arroilaren gainetik itzuli daiteke, eta arroila inguratuz Santa Grazira jaitsi, ezkerreko bidetik.

Txango hau egun erdian egin daiteke (zailtasun ertaina).

Beste aukera zailagoa da (zailtasun handia).