Z23 – VALLE DE ARTZE – CUATRO PICOS

ELKE 1.297 m. PAUSARAN 1.278 m. JAUNDETXAKO (Jaun Done Jakue) 1.235 m. ITXALASUN (Etxalesun) 1.165 m.

Mendi multzo hau Otsa mendilerroan dago; Urrobi eta Irati ibaiak banatzen ditu, baita Artzibar eta Aezkoa bailarak ere. Uritz, Gorraitz, Arrieta eta Orotz-Betelu udalerrietan daude. Orotz-Betelutik hasiko gara igotzen. Herrira sartzean, ezkerretara dagoen lehenengo etxearen ondoan, Gorraizko herri txikiraino igoko gaituen gurdibide bat hasten da. Hara iritsi aurretik ederki ikusiko ditugu Elke, Pausaran eta Jaun Done Jakue.

Azken horretara igotzeko, pistatik jarraituko dugu Joxepita lepora iritsi arte. Eskuinera hartuta, muinora iritsiko gara eta, jarraian, sastraka artean, gailurreraino. Gorraitzetik abiatu eta basotik, Elke eta Pausaran banatzen dituen mendi-lepora iritsiko gara. Eskuinaldetik, haitzen artetik igota, Pausaran edo Ponsoroa mendiko gailurrera helduko gara. Eta ezkerraldetik igota, Elkera. Gainez gain jarraituz gero, berriz, Etxalesun edo Ermitaldea tontorrera igoko gara.

Panoramika: Pirinio aldera eta Aezkoa, Erro eta Artzibar ibarretakoak.

Denborak Orotz-Betelutik:

Gorraizera                1h

Jaun Done Jakuera   1h 45’

Pausaranera             1h 30’

Elkera                       1h 30’

Etxalesunera             1h 50’.