HOLTZARTE:
Nola heldu.
Zuberoako Atharratze eta Larraine herriak lotzen dituen errepidean, azken herri horretatik 3 kilometrora eta Santa Grazirako bidea baino lehenago, ibilbidearen hasiera den Lojibarreko aterpetxea aurkituko dugu.
Aterpetxearen atzean dagoen aparkalekutik, seinaleztatutako bide bat sartzen da basoan ibaiaren ezkerraldetik, eta pixkanaka altuera hartzen hasi eta Holtzarteko zintzurretako arrakalen elkargune ikusgarria miretsi daiteke: Olhadokoa eta Olhadübikoa. Bidezidorrak Olhadübiako arrakalaren parean egiten du aurrera. Laster ikusiko dugu arroila zeharkatzen duen pasagune. Bidezidorretik jarraituz, zubi ikusgarriraino iritsiko gara, eta zeharkatu egingo dugu, ez baitu inolako arriskurik.
Aurrera egin daiteke, Kakuetako zintzurretatik pasa eta Santa Grazi herriraino iristen diren GR-10 ibilbideko marka gorri eta zuriei jarraituz. Txango hau egiteko, ordea, egun osoa behar da.
Aterpetxera bide beretik itzulita, ibilaldi laburra da, pasabideraino 3,5 kilometro besterik ez baitaude.
Ibilaldi hau ikusgarria da, eta, aldi berean, erraza eta arriskurik gabea.
Lojibarreko aterpetxean jatea eta lo egitea nahiko merkea da.
Tel.: (59) 286114