Z25 – BENABARRA – ARITZAKUN – PEÑAS DE ITXUSI

ARITZAKUN: Nola heldu.

Bidarrain, Errobi ibaiaren gaineko zubia zeharkatu ondoren, eskuineko errepidea hartuko dugu Baztan ibaia zeharkatzen duen zubi moderno batera iritsi arte. Errepide estutik jarraituko dugu Infernuko zubiraino; errepidea azken baserriraino, Basasagarraraino, igotzen da; aparkatu egingo dugu, han bukatzen baita errepidea. Baserri honetatik abiatuko gara, aparkatu dugun lekua baino beheraxeagotik; lurrezko pista bat ibaia zeharkatzen duen zubiraino jaisten da (puntu horretan dago muga).

Zubia igaro eta berehala Sumutsuko benta dago. Bidea pista bihurtu, haritzen arteko errekatik igaro eta borden, baserrien eta zubien artean Aritzakun auzoraino eramango gaitu. Itsusiko harriak gure eskuinean sumatuko dira.

Itzulera bide beretik egingo dugu.

ITSUSIKO HARRIAK 629 m

Haitz horietara igotzeko, Infernuko zubia pasa bezain laster, hartu eskuineko bidea azken baserrietara iritsi arte, eta hantxe aparkatuko dugu. Han bide mailakatua hartu eta Harpeko Sainduaren haitzulora igoko gara. Mendi-bideak maldan gora jarraitzen du, mendi-lepo batetik Martikoenea haitzera iritsi arte, eta pixka bat aurrerago Itsusiko Harrietara iritsiko gara.

Denbora:

Haraneko ibilaldia 8 kilometroko joan-etorria.

Itsusiko Harrietarakoa, motza dirudien arren eta zailtasun handirik ez badu ere, lasai egiteko egun osoa beharko dugu.

Bisita turistikoak inguruko herrietatik.

Baigorri – Erdi Aroko gaztelua – Doneztebe eliza (zurezko koru ederra).

Donibane Garazi (Nafarroa Beherako hiriburua) – Andre Mariaren eliza – Zitadela.

Donibane eta Irisarri artean, pista asfaltatu bat Arradoiko gailurreraino (660 m) igotzen da. Bista zoragarriak.

Ortzaize. Erdi Aroko etxeak eta San Julenen eliza.

Arrosa. XVII. eta XVIII. mendeetako hainbat etxalde ditu.