Z26 – BARDENA – MUGA NAVARRA – ZARAGOZA

TRIPA AZUL (Nasa Alta) 630 m. NASA BAJA (La Nasa Baja) 609 m.

Igoera hau Tuteratik Ejea de los Caballerosera doan errepidearen eta Errege Abelbidearen arteko bidegurutzean hasten da, errepide horren 17. kilometroa baino aurreraxeago.

Ezkerreko pista hartuko dugu, berehala putzu baten eta etxola baten artean pasatzen dena, eta, jarraian, abelbideko mugarriei jarraitu eta pista utziko dugu. Zelai batera iristean, bide zabal bat hartuko dugu eskuinera, haitz pila baten ondoan; han, lehenbizi, igoera leuna izango dugu, baina gero muino tentea, mendi-gandorrera eta La Nasa Bajako bi gailurretara iritsi arte, gure atzean utziz Santa Margaritako gazteluaren hondakinak.

Gailurreriatik jarraituz, Nasa Altarekin lotzen duen lepora jaitsiko gara. Muino higatu bat igo eta han goiko zabalgunetik helduko gara gailurrera.

Panoramika:

Gailur interesgarriak, bai Bardea Zuriaz, bai Beltzaz eskaintzen duten ikuspegiagatik.

Denbora gutxi gorabehera: Errepidetik Nasa Altara 1h 10’. La Nasa Bajara 40’.