Z28 – DE URKIAGA A BERDARIZ – HARRIKILINKA

Urkiagako mendatea, 912m.

Enekorriko gainetarako bidea hartuko dugu, mendebalderantz, gailurrerian gora eginez eta pagadian barneratuz; lehenengo pista, eta gero bidea. Alanbre-hesia, eremu irekira iritsitakoan. Alanbre-itxitura zeharkatuko dugu, 1.150 m. Enekorriko eta Otxaberriko iparraldeko mendi-hegala, 1.118 m. Zaguako harrespila. Artsal mendiko hegalak igaroko ditugu, baita Bustalmorroko lepoa ere, 1.185 m. Honaino, bidezidorrak mendebaldetik ipar-mendebalderako noranzkoa hartzen joan da, eta amaieran ia iparralderako norabidea hartu du, Argintzuko haitzetarantz. Alanbre-hesia gure ezkerretara izan dugu. Okoroko gailurra mendebaldean gelditzen da. Bidezidorra ia tontorretik jarraitu, eta mugarri bat aurkituko dugu 86 zenbakia eta Q letra dituena; gero beste bat, Q letra eta R korodun bat dituena (garaiera: 1.190 m). Gero, 1.150 metrora Argintzuko mendi-lepoa, harrespilak, trikuharria, urmaela eta 90 zenbakia duen Kintoko mugarria (banalerroko bidegurutzea). Minutu gutxiren buruan, 1.213 metroko garaiera duen Argintzuko tontor harkaiztsura igo daiteke. Argintzuko lepora itzuli eta, harkaitzen eta pagoen artean, bidezidor lausoetatik jarraituko dugu, ipar ipar-mendebaldeko hegaletik aurrera, 960 metrora dagoen Zaldegiko lepora bidean. Balsaranako iturburuak; gero, 947 metrora, Azaldegi edo Zaldegi izeneko parajea, eta 950 metrora, berriz, Autringo harritzarra (Kintoko mugarria). Gure ezkerretara Dendai baserriko belardia izango dugu eta gertu Azaldegiko Borda eta beherago Landatxuetako bordak. Iparralderantz jarraituko dugu, Alba mendateko bidetik; 128 zenbakia duen mugarria, 1.010 metrora. Parean Auza mendia ikusiko dugu. Zahoko menhir aldera jarraituko dugu (alanbre-hesiaren beste aldean) eta metro gutxira harrespila eta trikuharria. Alanbre-hesia gurutzatu, 127. mugarria, eta Albatik urrunduko gara; gero, Hargibelgo lepoa, harrespila eta 126 zenbakia duen mugarria; alanbre-hesiaren eta haitzaren arteko ataka gainditu eta 955 metrora, Hargibel mendiaren ipar-mendebaleko hegalean, Auza mendira begira dagoen Harrikulunkara helduko gara. Ipar-ekialderantz jarraituko dugu eta minutu gutxiren buruan Eñartzeko lepora iritsiko gara, 865 metro, 125 zenbakiko mugarria. Eihartzeko kaskoa mendebaldeko hegaletik igaro eta Belaungo lepora jaitsiko gara: 780 metro, 123 zenbakiko mugarria. Zarkindegiko muinoa (830 m) gainditu eta 700 metrotan Berderizko lepoa dugu.

Gure ezkerretara geldituko da Beartzungo auzotik igotzen den pista.

Belaungo lepotik, Baztango bailara eta Aldude lotzen dituen Erdi Aroko galtzadatik jaitsi daiteke Elizondoko Beartzun auzora. Galtzada horri Napoleonen bidea esaten zaio.