LAPAZARRA 1.777 m.
Nafarroa K.E.ak, Izabatik Frantziako Eretarako errepidean 20. kilometroaren inguruan duen aterpetxetik abiatuko gara. Aterpetxearen atzealdetik Eskilzarra zelaira jaitsiko gara. Handik, haitzen arteko bide estu batetik irtengo gara, eskuinera, eta basoan sartuko gara, Belaguako haranera bidean. Bide nabarmenetik joango gara, beste txiki batzuk utziz, beti ere bide markatuena hartuta. Laster bidegurutze bat aurkituko dugu: han biderik zabalena utzi eta eskuinaldetik Lapazarra mendiko hegalean gora igoko gara; pixkanaka, geroz eta nabarmenagoa den bidetik goaz. Basoan gora igo ondoren, soilgune batera iritsiko gara, eta handik Lapazarrako tontor harritsura inolako zailtasunik gabe eramango gaituen gailurreria ikusiko dugu.
Denbora: Aterpetxetik 2h 30’.
Oharra: Zaindaria duen aterpetxe honek 120 ohe ditu eta urte osoan egoten da zabalik.
Urte batzuk geroago itxi egin da.