LERDENGIBEL 1.228 m. CORONA (La Corona) 1.387 m.
Ibilbide hau Hiriberri Artzibarren hasiko dugu, Agoitzetik Auritzera doan errepideko bidegurutzetik 1,5 kilometrora. Herriaren goiko aldean, bi etxeen artean, altuera azkar hartzen duen pista bat hasten da. Aska baten ondotik pasa, eta, gero, ezkerrera egitean, alanbre-sare bateko langa igaroko dugu. Pista inolako atsedenik gabe igotzen da, ordoki batera iritsi arte, eta, berehala, harrizko artegi bat topatuko dugu ezkerretara. Bideak pagadi artean jarraituko du orain, lepo zabal batera iritsi arte. Puntu honetan ezkerrera hartu, zelai belartsuetatik Lerdengibeleraino igotzeko. La Coronako gailurrera iristeko, mendi-lepotik aurrera jarraituko dugu lur belartsuetatik; alanbre-hesi bat gurutzatu eta, aldapa txiki bat gainditu ondoren, borda bat duen beste lepo batera jaitsiko gara, bide bat Arrietatik igotzen den tokiraino; aurrez aurre, gurdi-bide batetik igotzen jarraituko dugu, bi aldeetan arbolak ditugula; segidan, alanbre-hesi bat zeharkatuko dugu, basoan murgilduz; handik minutu gutxi barru, basotik irten eta, berehala, La Corona mendiko gailur garbira iritsiko gara.
Denbora: Lerdengibelera 1h 35’
La Coronara 1h 45’