Z31 – EDURNE PASABAN

EDURNE PASABAN ETA KANGCHENJUNGA, 8.586 m.

GAILURRAREN AURREAN: Pasaban, bere hamabigarren zortzimilakoa igotzen hasi baino lehentxeago

PASABANEK SHISHA PANGMAREN GAILURREAN OSATU ZUEN BERE HAMALAU ZORTZIMILAKOEN IBILBIDEA

Edurneren 14 zortzimilakoen kronologia eta bere lehiakideena.

TALDEA. Edurne oinarrizko kanpalekuan, inguruan Al filo de lo imposibleko taldea eta atzean Kangchenjunga dituela.

Tolosarrak Al filoko beste kide batzuekin batera igo zuen gailur hau, baina jaitsiera zaila izan zen eta ia hogeita lau orduz luzatu zitzaien gailurreko joan-etorria.

Emakume gipuzkoar honek historia egin du hamalau zortzimilakoetatik hamabi igo dituen lehen emakumea izateagatik. Une honetan Himalaiako bi gailur bakarrik geratzen zaizkio: Shisha Pangma (8.047) eta Annapurna (8.078).

LORTU DU

12.a

Kangchenjunga. (8.586). 2009-05-18. «Ederra. 4. kanpalekutik oinarrizkora jaistea nire bizitzako unerik txarrenetako bat izan zen arren, oroitzapen ona dut».

13.a

Annapurna. (8.091). 2010-04-17. «Beste mendi handi bat, beldurtzen duen horietakoa, une oro gogorra dena; eta hara, 14 zortzimilakoak amaitu nahi dituzulako bakarrik joaten zara».

Igoerako bidea       Maiatzak 17 Gailurra: Shisha Pangma (8.027m)                                

Maiatzak 16  III. kanpalekua (7.400 m)

Maiatzak 15 II. kanpalekua (6.800 m)  

Maiatzak 14 I. kanpalekua (6.200 m)

Maiatzak 14 Oinarrizko kanpaleku aurreratua (5.600 m)

2010eko maiatzaren 17an

ITZULERAKO BIDEA. Edurne Pasaban, taldekideekin batera, beherako bidean.

Edurne Madrilera iristean.

Lorpenak bere kostua izan zuen. Edurnek honela kontatu zuen odisea.

«Pertsona indartsua naiz, baina amore emateko zorian egon nintzen, ezin nuen gehiago».

«Motxila lurrera bota eta taldekideei esan nien: nahikoa da, ezin dut gehiago!»

«Utz nazazue hemen, hemen gelditu nahi dut; ez nazazue mugitu».

«Arrastaka jaitsi ninduten, arrastaka, taldeko hainbat kideren artean txandaka».

«Beraiei esker nago bizirik; niregatik izan balitz, han geldituko nintzatekeen».

Emozioz gainezka zegoen komunikatu labur baina hunkigarria irakurri zuenean, eta behin eta berriro eskerrak ematen zizkien taldekideei. Edurne bezala, Ferran Latorre, Joanito Oiartzabal eta Asier Izagirre ere gailurrera igo direlako. Hauek ere sentitu dute gailurrera heltzearen zirrara.

Edurnek bizi izan duen esperientzia gogorrena izango da, ziurrenik, bere ibilbide luze eta arrakastatsuan.

Emozioa eta amaiera zoriontsua.