Z32 – OLITE Y UJUE

Erriberri jatorri erromatarreko herria da. Antzinako barruti gotortua K. O. lehen mendekoa da eta errege-jauregia gotorlekuaren erdigunea izan zenaren gainean eraiki zen. Karlos III.a Noblea erregeak eraiki zuen, eta gotiko zibilaren eraikin interesgarrienetako bat da Europa mailan. XIII. eta XIV. mendeetan hainbat eraberritze izan zituen eta sarritan hartu zituen Nafarroako errege-erreginak, bereziki Karlos III.a. 1410-1415 inguruan, bere profila zehazten duten inguruetako dorre guztiak eraiki ziren: Hiru Koroena, Lau Haizeena, Talaiarena, Atarikoa eta Uharkarena. Erreginaren galeriarekin eta Eskailera nagusiarekin, 1420 inguruan amaitu zen eraikin multzoa.