HIRI HARRESITUA.
Pirinioetara begira zuen kokapen estrategikoaren ondorioz, iruindarrak beldurrak airean bizi ziren eta Iruñeko gotorlekuak garnizio handia izan behar zuen; horregatik harresitua zegoen Iruñea. Artilleria zaharreko kanoi-zuloekin, garitak defentsak zaintzen zituen almenen artean.
Eguzkia sartzearekin batera, zubi altxagarriak altxatu egiten ziren, hiria itxita geratzen zen eta pasatzeko hitzak behar izaten ziren hiriburura sartzeko edo handik irteteko. Etxeratze-orduaren ondoren, guardiako piketeek ingurabideko pasealekuak, bastioiak eta gotorlekuak zaintzen zituzten atarietatik, ustez erasoren bat jasan zezaketen aldeak babesteko.
Harresi hauek XVI. eta XVII. mendeetan eraiki ziren eta horrela Iruñea gotorleku bihurtu zen.
FRANTZIAKO PORTALEA EDO ZUMALAKARREGIRENA
ZITADELA ETA HARRESIAK – Zitadela 1571n hasi ziren eraikitzen, Felipe II.aren aginduz. Armadak Iruñeari laga zion 1966. urtean.
REDINGO BALUARTEA – 1540. urtean eraiki zen.
FRANTZIAKO PORTALEA – 1553. urtean eraiki zen. 1853. urtean Tomas Zumalakarregi buruzagi karlista ospetsua irten zen handik.
ARROTXAPEAKO PORTALEA – 1553an eraiki zuten eta 1914an harrizko arkua desmuntatu zioten.
PORTALE BERRIA – 1950ean berreraiki zen.
SAN NIKOLAS PORTALEA – 1666an eraikia, Taconerako lorategietara eraman zuten 1929. urtean, eta hango sarrera da orain.
LA TACONERAKO PORTALEA – San Nikolaskoaren bikia, 1906an desmuntatu zuten. Hango oroitarri bat Antoniutti lorategietan dago.
SAN BARTOLOME GOTORLEKUA – Ilargi erdiko lorategietan, zezen-plazaren ondoan kokatua, harresi-barrutiaren aurrealdeko gotorleku zahar bat zen. 1730 aldera eraiki zuten.
ERAIKINAK
ERREGEORDEAREN JAUREGIA (Kapitaintza) – Aldapako San Fermin plazan dago. Antso Jakitunak eraiki zuen, 1190 aldera (Erregeen eta gotzainen egoitza izan zen).
KONTUEN GANBERA – Antsoleaga kalean dago (San Frantzisko plazan). 1524an, Karlos V.ak etxe hau erosi zion Otazuko jaunari kontuen auzitegia eta monetaren etxea jartzeko. Errege-armarria duen ate gotikoa du, bai eta ojiba-leihoak eta barruko patioa ere. 1868an monumentu nazional izendatu zuten.
NAFARROAKO MUSEOA – Santo Domingoko aldapan dago. XVI. mendetik 1932ra arte Ospitale Orokorra izan zen. 1556 inguruan eraikitako eliza bat du atxikita, Berpizkunde estiloko portada duena.
OSPITALE MILITARRA (Domingotarren komentu zaharra) – Santo Domingoko aldapan dago. XVI. mendean eraikia, 1688 eta 1703 urteen artean eraikitako klaustro interesgarria du. 1771. urtera arte, unibertsitate izan zen.