Z34 – ARALAR – GUIPUZCOA Y NAVARRA

GUARDAETXE (ALBI) – TTUTTURRE (Ttutturru) – BARAIBAR

TTUTTURRE (Ttutturru) 1.282 m.

IBILBIDEA: Lekunberritik San Migelera doan errepidea. Gutxi gorabehera 12. kilometroan dagoen Albiko aparkalekuaren amaieratik hasiko gara. Eskuinetik pista bat hasten da eta hari jarraituko diogu. Txabola bat eskuinetara utzi, eta, bigarrena baino lehen, pistatik atera eta eskuinetara bidezidor bat hartuko dugu, eremu harkaiztsuan, bi alanbre-hesiren artean. Bidezidorrak bat egiten du berriro ezkerretik datorren pistarekin. Zuzen jarraituko dugu maldan gora, ipar-ekialdera jiratuz; izei baso batera heltzean, bidegurutzea. Zuzen jarraituko dugu, eta, gero, Bustintzako txabolaren aurrien ondoan, bidezidorretik jarraituko dugu Mugardiko haitzarte laburra igaroz. Mendien arteko zabalguneetara igoko gara, ezkerrean Txameni dugula eta eskuinean Beloki. Unagako zelaia; eskuinera joko dugu, Beloki eta Ttutturru artean dagoen Atakaxar leporantz. Ezkerretara doan eta pagadi batean barneratzen den bidexkari jarraituko diogu, Algortako (1.176 m) mendi-hegala inguratuz, Abategañeko lepora iritsi arte. Handik, mendi-mazela aldapatsua diagonalean zeharkatzen duen bidezidor batetik gora igoko gara, inguruko Ttutturru mendiko gailurrera iritsi arte (1.282 m).

Jaitsi eta berriro aterako gara zabalguneetara, han ekialderantz hartzeko, Frantsesaren txabolak dauden aldera. Zuzen jarraituko dugu, txabolak ezkerretara utzita eta eskuinetara pista bat, San Migelera doan errepideko 10. kilometrora irteten dena. Alanbre-hesi batera iritsi eta burdinazko ate batetik zeharkatuko dugu; eta handik bide nahasian behera egingo dugu, pintura-arrasto batzuei jarraituz. Gero, ezkerretara, alanbre-hesi bat aurkituko dugu, eta hari jarraituz antena baten ingurura iritsiko gara. Haraino zementuzko pista bat iristen da. Pista horretatik behera jarraituko dugu, lizarren eta txabolaren bat edo besteren artean, Baraibarko herri ederrera iristeko.

Denbora gutxi gorabehera:

Albitik Ttutturrura                  1h 30’

Ttutturrutik Baraibarrera        2h

Guztira:                                3h 30’