ZARAITZU IBAIA
Zaraitzu ibaia Abodiko (1.528 m.) mendilerroaren hegaletan sortzen da, eta Orhi menditik hurbil, non Anduña ibaia esaten zaion. Otsagabian, Zatoiarekin bat egiten du. Haranean zehar lasai-lasai doa, Erromantzatua ibarreko Isu ingururaino. Han sei kilometro egingo ditu Arbaiungo arroila ederra zeharkatuz. Zaraitzu ibarreko benetako ate horretatik jalgi eta laster, Iratira isurtzen ditu bere urak Irunberritik gertu, 62 kilometroko ibilbidearen ondoren.
Arbaiungo arroila ebakidura bertikal eta sakona da Pirinioetako haranak eta Ebroko sakonunea bereizten dituen bloke harkaiztsuan.
ZARAITZU IBARRA.
Aezkoako bailararekin egiten du muga Iratiko oihanean; han, baso berde eta trinkoen artean, Elurretako Ama Birjinaren ermita zuria dago, erromesaldirako leku kuttuna, batez ere Zaraitzu ibarreko bizilagunentzat.
Iratiko oihanak baso apartak ditu, gehienbat pagadiz eta pinudiz osatutako basoak.
Diotenez, Iratiko oihana Europako bigarren pagadia da hedadurari dagokionez, eta Alemaniako Oihan Beltzekoak bakarrik gainditzen omen du.
Iratiko oihana Nafarroako, Nafarroa Behereko eta Zuberoako lurraldeen artean hedatzen da, Espainia eta Frantzia arteko mugan. Iratiko tontorretan altuena Orhi mendia da, 2.017 metroko garaierarekin.