

IRUMUGARRIETA 1.431 m. BEOIN 1.350 m. ALDAON 1.410 m.
Intza herritik, Araitz ibarrean. Herriaren goialdean, azken baserrien ondoan, ezkerretik, muinoaren erdi-erditik, igotzen hasiko gara, ermita aldera. Pixka bat aurrerago, zelai batera iritsiko gara, eta han hartuko dugu bidea (ezkerrekoa utzita). Bidea sigi-saga igotzen da eremu ireki batean, zeharkatuko dugun langa batera iritsi arte. Bideak ezkerretara egiten du horma harritsua gainditzeko. Gorago, horma hura gainditu ondoren, eskuinetara bide bat hasten da pagoen artean, goraxeago, pasabide luzean, harkaitz batzuen azpitik igarotzen dena;, pixka bat behera egin eta berehala igoera gogor bat dago, zirku handi batera iritsi arte. Handik, ezkerretik, mendi-lepora iritsiko gara. Mendi-lepoan, ezkerretik, Irumugarrietara igoko gara; eskuinetik, erdiko muinotik aurrera, Aldaonera igotzen da eta jarraian Beoinera.
Denbora: Mendi-lepora: 1h 45’; Irumugarrieta: 2h; Aldaon: 2h; Beoin: 2h 20’.
UAKORRI (Urakorri) 1.306 m. BALERDI 1.195 m. ARTUBI 1.265 m.
Gaintzatik, herriaren goiko aldetik, bi pista irteten dira; eskuinekoa hartuko dugu. Handik bost minutura, pista jaisten hasten da, ezkerretara beste bide bat utzita. Aurrerago igotzen hasiko gara, eta eskuinetara utziko dugu baserri batera doan bidegurutzea. Pistak, aurrerago, igotzen jarraitzen du, bihurgunez bihurgune. Bigarren bihurgunea hastean, pista utzi eta eskuineko bidetik sartuko gara, burdin hesi batekin topo egin eta haren ezkerraldetik bide estuagotik jarraituz. Aurrerago bidegurutze berri bat: ezkerreko bidetik igotzen jarraituko dugu. Jarraian, beste bidegurutze bat; aurrera jarraitu. Beste bidegurutze bat aurkitzean, eskuinetik jarraituko dugu (garo artean, gutxi markatutako bidea), zuhaitz baten azpian dagoen iturri askadun batera iritsi arte. Eskuinetik jarraitu, alanbre-hesi batera iritsi arte. Han, Azkaratetik eta Uztegitik datorren bidea topatuko dugu berehala. Ezkerretik jarraituko dugu, Astunaldeko lepora doan bidea hartzeko. Bidexka hori aldapa gogorretan gora doa sigi-saga, aska bateraino, eta 10 minutura iturburu bat dago; askaren ezkerraldetik gora egin eta goraxeago Balerdi eskuinaldean; Astunalderaino jarraituko dugu.
Denbora: Astunalde: 2h; Balerdi: 2h 25’; Urakorri: 2h 15’; Artubi: 2h 10’.