Z38 – ERGA – PICO TRINIDAD

ERGA 1.094 m.

Aizkorbe. Igoera herriaren goialdean hasten da, elizaren ezkerraldeko bide zabal batetik; haitz handi baten azpira heltzean, eskuineko pista utzi eta langa bat duen zelai baterantz jarraituko dugu; haren ezkerretik jarraituko diogu bideari, lehen iturria baino lehenago dagoen hesira iritsi arte; handik aurrera bide zabaletik jarraituz, bihurgunean eskuinera egin eta, aldapa gogor bat igo ondoren, bigarren iturrira iritsiko gara; ezkerrera eginez, oso markatua dagoen bidezidor sigi-sagatsuari jarraituko diogu, Erga mendiaren eta Trinitate ermitaren arteko lepora igotzen denari; lepora heltzean, eskuinetara dago baseliza eta ezkerretara, berriz, mendi-gailurra ikuspegi bikainekin.

Denbora: 1h 05’.