Z4 – ALBERTIA

ALBERTIA 868 m.

Legutio.

Elizaren atzealdean zabalgune txiki bat dago (begiratoki panoramikoa), eta han hasten da igoerako bidea. Landarez estalitako bidezidor estua horma bat inguratuz jaisten da, gero errekaren gaineko zubi bat zeharkatzen du eta, ezkerrera eginez, muino txiki baten gainean dagoen txabola multzo baterantz doa. Jarraian, gora egiten du pixkanaka, beti ere zertxobait eskuinera hartuz eta mendi-bizkarrari jarraituz, ia goraino iritsi arte. Gailurra dagoen puntua pixka bat gaindituta, ezkerrera biratu eta zuzenean gora egin tontorreraino. Postontzia eta Institutu Geografikoaren zutarria daude bertan. 

Denbora guztira: 55’.