Z4 – LAKORA – CORTAPLANA

LAKORA (Lakhura) 1.877 m.  CORTAPLANA (Kortaplana) 1.777 m.

Belaguako mendatearen hasieran dagoen Juan Pitoren benta ezagunean hasiko dugu ibilbide hau. Bentaren atzealdetik irteten den bideak, errekasto bat zeharkatzera eramango gaitu. Muinoaren gainetik igotzen joango gara zuhaitzen artean, eremu soilagora irten arte. Maldan gora jarraituko dugu, eta Arrakogoitikotik hurbil dagoen lepora iritsiko gara. Orain, Binbaleta mendiari bizkarra emanda jarraituko dugu, gailurreria belartsuan aurrera, Kortaplanako gailurra zapaldu arte. Pixka bat jaitsi eta gorantz berriro; lehenbizi, 1.847 metroko kotara iritsiko gara, eta, ondoren, Lakhurako tontorrak duen altuera gorenera: 1.877 m.

Mendi hauek Kantaurira edo Mediterraneora doazen uren banalerroan daude, Belaguako ibarraren iparraldean, eta aparteko panoramikak dituzte: Belaguako harana eta hango mendi-tontorrak batetik, eta Zuberoako landazabal berdeak  iparraldean bestetik.

Denborak: Kortaplanara 50’; Lakhura 1h 10’.