TIRATUN (Egiateko gaina) 1.221 m. BAGOANDIETA 1.110 m. MEARONDO 1.080 m.
Gailur hauek Aditik banatutako mendilerroa osatzen dute, Sorogain eta Zilbeti bailarak banatzen dituzte eta Erro ibarraren barruan kokatzen dira. Ibilbidea Bizkarretan hasiko dugu; herritik aterata, errepidea gurutzatu eta pista bat hartuko dugu. Metro gutxira, transformadore-etxola baten ondotik pasatuko gara, eta, ondoren, pistak ezkerretara egingo du, bidegurutze batera iritsiz. Eskuinetik igotzen jarraituko dugu eta berehala ikusiko dugu amildegia. Sakana ezkerrean dugula, pistatik segituko dugu, aska batera iritsi arte. Puntu horretan, pistak ezkerrera egiten du, sakana zeharkatuz; Mearondoko mazeletan gora jarraituko dugu, zelai batzuetara doazen zenbait bide eskuinean utziz. Bagoandieta eta Mearondo arteko mendi-lepotik gertu, harrizko itxitura baten ondotik pasa, eta, behin lepoan gaudela, eskuinetik jarraitu ahal izango dugu, minutu gutxitan Mearondo gailurreraino iristeko. Lepotik ezkerrera Bagoandieta gailurra dugu, bost minututan zailtasunik gabe igotzen dena. Bide zabaletik jarraituko dugu, Egiateko Gainen azpiko beste mendi-lepo berri batera iritsi arte; gero, mendi-mazelaren erdi-erditik igoko gara, gailurrera eramango gaituen alanbre-hesi baten ondotik.
Ikuspegi interesgarriak.
Denbora Bizkarretatik:
Mearondora 45’
Bagoandietara 40’
Egiateko Gainera 1h 10’