

ORDESAKO PARKE NAZIONALA:
Pirinioetako haranik ederrenean 2.175 hektareako azalerarekin, Ordesako parkearen edertasun naturala, batez ere, bere harkaitzetako kareharrizko formazio zuriek hango izeien, pagoen, pinu basatien eta pinu beltzen berde ilunarekin duten kontraste bikainari zor zaio, horien artean “Edelweissa” edo elurretako lorea delakoa hazten delarik.
12 kilometrotan zehar han-hemenka hainbat ur-jauzi dituen Arezas ibaian, eta parkeak dituen beste erreka txikiago batzuetan, amuarrain ugari daude. Hausnarkarien artean, nabarmentzekoak dira bukardoa (capra pyrenaica delakoa), sarrioa, basurdea, etab., nahiz eta haran osoan debekatuta dagoen horiek ehizatzea.
Eremu honetako gailurrik garrantzitsuenak hiru sorore edo ahizpak dira: Perdido mendia, 3.352 m, Zilindroa, 3.328 m. eta Marboré, 3.253 m. Azken mendi honen iparraldeko aldeak, muga egiten du Frantziarekin, gailurreko banalerroan Errolanen Arrakala ospetsuaz ebakia dago, eta jada Frantzian dagoen Gavarnieko zirku handira joateko aukera ematen du.
Ordesako parke nazionaletik ibilaldi ugari egin daitezke: Añiscloko haran ikusgarrira, Pinetako haranera, Bujaruelotik Gavarniera, etab.