Z43 – PARQUE DE ORDESA

Ibilaldia Gorizko aterpera eta Perdido mendira, 3.352 m.:

Olivanen etxetik abiatuko gara, Arazas ibaiaren eskuinaldetik La Vaqueriza zelaia, Estato lautada eta Pascual belardia zeharkatzen dituen bidexkari jarraituz, Pilareko Ama Birjinaren aldaretxoaren ondoko bidegurutzera iristeko. Eskuineko bidea hartu, laster enborrezko zubitxo batetik Cotatuero ibaia zeharkatzen duena, pagoz estalitako Sarratietoko belardira igarotzeko. Ondoren, bidezidorra baso txikien artean igotzen da, estugunean murgiltzeko. Ibaia mehargunean galtzen den bitartean, Las Ollas-ko eta Arripas-ko sakanak gainditzen dira, eta bidezidorra Arazas ibaiaren ertzetik bereizten da, pagadi itzaltsuetan sartzeko. Begien bistan agertzen da Estuguneko edo Chordonalgo ur-jauzia, handik gutxira Franchinal haitzuloa eta atzean Tobacor mendiko ur-jauzia. Harana zabaldu eta Soasoko harmailetara igoko gara, parkea amaitzen den lekura. Bideak aurrera jarraitzen du, aldapa baten ondoren Soasoko zirkuan sartzeko, Perdido, Sum de Ramond eta El Cilindro mendien behealdean. Atzean, Cola de Caballo izeneko ur-jauziaren ondoan, Soasoko txokoa dago. Gorizko aterpera iristeko, iltzeetatik igo daiteke edo haiek inguratzen duten bidetik sigi-saga igoz bestela.

2.200 metrora dagoena aterpetik, bidezidor markatuetatik igo daiteke aintzira izoztura. Aintzira hartatik abiatuta eta elurzulo zabal batetik eta harritzetatik igaroz, bidezidorra bihurgunez bihurgune sigi-saga igotzen da glaziar bateraino. Handik igotzen da Perdido mendira. Tontor hartatik Sum de Ramond mendiraino (3.248 m.) jarrai daiteke, Gorizko Dorretik (2.787 m.) aterpera itzuliz.

Denborak:

Olivan etxetik Soasora                      3h

Soasotik Gorizko aterpera                      30’

Gorizko aterpetik aintzira izoztura      2h 30’

Aintzira izoztutik Perdido mendira           45’.