ELTXUMENDI 852 m.
Irurtzundik Iruñera, Añezkarren, bidegurutzea ezkerretara Oteitzaraino. Bidearen hasieran, mendi-bizkar bat inguratzen da, ezkerretara bihurgune zabal bat eginez. 300 bat metrora, bat-batean bira egiten du eskuinerantz, ibarbide batean sartzeko. Bidea latzagoa da orain, harri eta harkaitz solteak daudelako, eta errekasto bat duen arroila txiki bat zeharkatzen du, jarraian, gune ireki batera iritsi eta bitan banatuz. Jarraitu, orduan, ezkerretara dagoen muinoaren hegaletik; laster, bidea, landarediak askotan ezabatuko duen bidezidor bihurtuko da. Kontuan izan beti, pixkanaka, ezkerretara igo behar dela, eta, horrela, zailtasunik gabe, mendi-lepo batera iritsiko gara. Handik eskuinetara aldapa pikoa igoz, gainaldera helduko gara lehenbizi eta gertu dagoen gailurrera bertara geroxeago.
Denbora guztira: 40’.