Z46 – ANDIA Y SATRUSTEGUI – TREKU

TREKU (Alto de las Bordas Viejas) 1.265 m.

Lizarragako tuneletik atera, Lizarrarako norabidean, eta ezkerretara dagoen bentaren ondotik, pista bat abiatzen da behetik gora, eremu lau batera iristen dena (10′). Ibilgailuen gurpil-arrastoei jarraituz, lehenbizi idoi bat (20′) eta, aurrerago, aterpe bat (8′) utziko ditugu ezkerretara, segidan mendi-lepo batera iristeko (22′). Han, eskuinaldean, sakonune handi bat dago; hura gainditu eta ezkerrean Peñablanca geratzen da. Bidea bitan banatzen da gero (15′); orduan eskuinera igo behar da, gailurretatik igarotzen den alanbre-hesia aurkitu arte, eta jarraitu haren ondotik ezkerrera, inolako zailtasunik gabe tontorreraino iritsi arte (25′).

Denbora guztira: 1h 40’.