ANDIA MENDILERROA
ITURGOIENGO MENDIAK
LIZARRAGATIK
Errepidean behera jaitsi 2 kilometro bihurguneraino. Hartu ezkerrera Pelotongo eta Urdanozko bordetara doan pista moduko bide bat, borda batzuk dituen Sosako ordokia zeharkatuz. Dorrokotekako mendilerrora iristean (ezkerrean), eskuinera egin eta Ikomarreko muino zabaletik igo hegoalderantz, Iturgoiengo gailurrera iritsi arte. 1h 30’.
2. IBILBIDEA. Errezutik Iturgoienera bidean joan behar da, ibaiaren gaineko zubi bateraino. Ezkerrean, metalezko ate bat, ibilgailuak igarotzea debekatzen duen kartel bat duena, gurutzatu behar da. Metro gutxira, zementuzko beste pista bat utziko dugu eskuinean; jarraitu zuzen aurrera ibaiaren ondotik, aurrerago zentral elektrikoa dago eta San Blasen ermita ere bai, gain batean eskuinaldean. 10’ Metalezko atea eta poliki-poliki jaitsi, etxola baten ondotik pasatuz; ibaiaren gaineko begiratoki batera iristen da. 18’ Harrizko zubia; hura gurutzatu gabe, aurrera jarraitu 3 zenbakia duen etxola baten ertzetik. Zubitxo batera iritsi eta han bi etxola daude: 2 eta 1 zenbakiak dituztenak; iturburuaren ondoan, 2. moduluaren eskuinaldetik, bide zabal bat hasten da igotzen eta huraxe hartuko dugu. Handik metro gutxira, eskailera-maila bat duen alanbre-hesia gurutzatu; estutzen doan bidetik jarraitu, beste langa bat zeharkatuz; Arbioz amildegiko sakanean barneratzen da, bi aldeetan horma garaiak dituela (era berean, iturburura doan zubitxoa zeharkatu eta handik ere jarraitu daiteke, bi bideek bat egiten baitute). Ondo markatutako bideak gorantz egiten du (alanbre-hesia eskuinean). Gorago, pasabide estu bat igarotzen da. 40’ Bidea beste hegalera igaro eta ipar-mendebaldera igotzen da, eremu harkaiztsuan, horma garaietaraino. Gorago maldak lautu egiten dira (eta bidea belartsua da). 1h Ate metalikoa zeharkatu eta jarraitu pareko bidetik aurrera. 1h 05’ Mendi-lepoa eta iturria (Tomatera). Hiru bide daude: hartu parekoa eskuinetara. Inarozko sakanean sartuz, hormara iristean ezkerrera biratu eta harkaitz baten azpitik igaro behar da. 1h 20’ Harrizko horma atetik gurutzatu, eskuineko bidexka utzi, etxalde batera iritsi eta pistatik iparraldera igo. 1h 30’ Pistak bira egiten du, eta ipar-ekialdera jarraitu. Bidea, zuhaizti baten ondoan dagoen lautada batera iristen da. Eskuinera jarraitu iparralderantz, putzu baten ondotik pasatuz. 2h Jarraitu iparralderantz. Handik 10 minutura, hormatxo baten gainetik salto egin eta eskuinetara ipar-ekialdera igo behar da; han, hego-ekialdean, ermita ikus daiteke.
Denbora: Iturgoienera, 2h 22’; Ermitara, 2h 37’.
UBAGUA ERREKA
4.A IBILBIDEA.
Iturgoienerako eta Errezurako jaitsiera. Abiatu hego-ekialderantz, Mugaga aldera (3. ibilbidea). 16’ Gailur arteko mendi-lepoa. Bide bat zeharkatu ondoren, jiratu ezkerrera (ekialdera), tontorrera igo gabe, eta jaitsi zuhaiztitik. Bidea eskuinera biratuz doa, ur-biltegi handi bateraino. Jarraitu hegoalderantz, Mugaga inguratuz. 24’ Atea duen harrizko horma (atea zeharkatuz gero, Amerikarraren bordara joaten da). Zeharkatu gabe, bideak ezkerrera egiten du aipatutako biltegiraino jaitsiz; jarraitu basotik goitik behera eta uraska baten ingurutik (ezkerrean) igaro behar da. 33’ Baltsaberriko sakana, “Iturgoien-Ermita” pistarekin, eta ezkerrean eroritako borda bat. Eskuinetara, pistatik jaisten da inolako arazorik gabe, eta Arloska amildegitik igarota, Artesa (Elimendi) eta Infernuko (Obantzeko) sakanera erortzen diren hormatzarrak ikus daitezke. 1h 22’ Iturgoienera iritsiko gara. Errezura heltzeko, errepidez joan daiteke lasterbideez baliatuz edo Ubagua ibaiaren ondotik bestela.
ZUNBELTZETIK. Bidezidorretatik edo bidezidorrik gabe, ekialdera igo eremu garbietatik, lehen mendi-bizkarrera iritsi arte. Lautada txiki bat gainditu eta igo maldan gora gailurreraino. 1h 30’.
4.B IBILBIDEA.
Iturgoienerako eta Errezurako jaitsiera. Utzi baseliza eta hartu ipar-ekialderantz, ibilgailuen aztarnak dituen pasabide batetik zeharkatzen den harrizko hormarantz. Handik gertu borda bat dago. Eskuinera jarraitu bidezidor horretatik, beherago dagoen zuhaizti baterantz, eta Baltsaberriko sakanean Iturgoiengo pistarekin bat egin, gero handik behera egiteko. 11’ Ate metalikoa duen horma eta ur-putzua eskuinean; atea zeharkatu eta aska baten ondotik igaro behar da (ezkerrean). 23’ Utzi pista eskuinera egiten duenean; ezkerrean zelai bat dago, eta handik abiatzen da noranzko berean, ezkerraldera, beste pista bat, gora egiteko; soilgune batera heltzen da, eskuinean tontor puntazorrotza duela. 1.164 m. Jarraitu bide lauan pagadi batean zehar. 41’ Bidegurutzea (X). Jarraitu eskuinaldetik. Bost bat minutu jaitsiz, beste zelai batera iritsiko gara. Han horma bat dago alanbrezko ate eta guzti, eta pista moduko bide batera aterako gara (A). Eskuin aldera jarraituko dugu, eremu lauan aurrera. 1h 04’ Mendi-lepo zabala, eskuinean alanbre-hesia duena eta ezkerrean Sangeingo (Otsaurkako) horma harkaiztsua (1.152 m). Jarraitu Zoiola (1.152 m) mendiaren hegalean dauden Argiñanoko bordetarantz (Ingiria). Alanbre-hesia inguratuz, Munarritzetik, Bidaurretik eta inguruetatik datorren bidera iristen da. Segi bide honetatik, alanbre-hesiak eta zementuzko bi zutabek angelu zuzena eratzen duten lekuraino; alanbre-hesiaren beste aldera igaro eta hango zelaia eskuinaldera mendebalderantz zeharkatu; hego edo hego-ekialdera doan bidezidorra hartu (erne, ez da oso bide garbia). 1h 33’ Harkaitz arteko pasabidea; jaitsi mendi-hegalean behera. 1h 41’ Bidexka eskuinetara jaisten den bide zabal batekin elkartzen da. 1h 56’ Aurrera jarraitu (eskuinera) San Adrian ermitaren ondotik pasatuz, eta gero zelai bat gurutzatu. 2h 08’ Iturgoiengo Trinitate gailurretako pista. Hemen elkartzen dira Arloskako eta Infernuko (Obantzeko) amildegiak. 2h 30’ Iturgoien. Gailurretara joateko, iparraldetik eta mendebaldetik igo daiteke edo biak uztartuz ere bai.