Z49 – MORTXE – SORBIL

MORTXE 1.123 m. EGILLOR UR-IRAGAZKIAK: Bide aldapatsu bat hartuko dugu, zuhaiztian murgiltzen dena. Aldapa batzuk gainditu ondoren, bidea muino garbi batera ateratzen da. Eskuinetik jarraitu, bi aldeetan idoi bana utziz (batzuetan lehortuta egoten dira). Jarraian, bideak belar-zelai zabal bat zeharkatzen du. Aurreraxeago, beste putzu bat utziko dugu eskuinean, inguruan zuhaitzak dituen borda baten ondoan.

Puntu horretan, bideak ezkerretik jarraitzen du, eta aurreraxeago basoan sartzen da. Zuhaitzen artetik jarraituz, bidea estutu egiten da, ezkerretara utziko dugun eroritako beste borda baten ondotik pasatuz. Metro batzuk aurrerago, bideak ezkerrera 90 graduko bira egiten duela ikusten dugunean, eskuinera desbideratu eta bidezidor estu bat hartuko dugu beste idoi baten ondoan. Bidezidor hori igotzen hasten da, borda bat alboan utzita, eta une batzuetan sastraka artean ere galtzen da, eremu garbira heldu arte. Hemendik aurrera, bidea desagertu egingo da erabat; hala ere, mendi-hegalaren erdialdetik igotzen jarraituko dugu, zoru harritsu eta deserosotik, gailurrera iritsi arte.

Gailur irekia: bertatik Sarbil, Andia, Satrustegi, Iruñerria, Alaitz eta Perdon ikus daitezke.

Denbora guztira: 1h 30’.