LAKALETA (Keleta) 1.902 m. LARRONDOA (Larrondo) 1.703 m.
Igoera hau egiteko, Juan Pitoren bentatik Arrakogoitiko lepora artekoa egingo dugu lehenbizi. Handik ezkerrera joko dugu Lakartxelatik jaisten den amildegia zeharkatzeko eta muinoak pagadiaren gainetik igotzeko. Mendi-mazelaren erdialdetik poliki-poliki igotzen jarraituko dugu basoan sartu gabe, eta, ondoren, Lapatiako lepora eramango gaituen bidea aurkituko dugu. Mendi-lepotik ezkerrera igota, Larrondoko tontor biribilera iritsiko gara, zoru belartsua duen aldapa gogor bat igo ondoren. Aurrekoaren kontrako norabidea hartzen badugu, hau da, mendi-lepotik eskuinera jotzen badugu, hango mendi-bizkar luzetik gora igoko gara Keletako harkaitzetara eta gailurrera, azken malda handi bat gainditu ostean.
Aurreko ibilbidea eta hau uztartu ere egin daitezke, zeharkaldi osoa zirkuluan eginez, gutxi gorabehera 4 ordutan.
Denbora: Juan Pitotik Larrondora 2h; Keletara 2h 10’.