Z50 – PEÑA ETXAURI

ETXAURIKO HAITZAK 1.138 m

Igoera Etxauriko mendatean hasten da, errepide hartako 17. kilometroa baino lehentxeago. Puntu horretatik abiatzen da Ziritzako eskaileren hasieraraino iristen den bidea. Eskailerak gainditu ondoren, ezkerrera egingo dugu, mendi-hegalaren erditik jarraitzeko, eta, azken aldapa igo ondoren, gailurrera iritsiko gara. Tontorrean bertan, aterpetxe txiki bat eta ermita bat daude.

Bertatik ederki ikusten dira Iruñerria eta Gesalazko, Etxauriko eta Deierriko haranak.

Denbora guztira: 1h 30’.