SANTA MARINA 1.068 m. IRUAITZETA 1.114 m.
Iturmendi. Herriko plazan, iturriaren ezkerraldean dagoen aska handi baten atzean, kale bat hartuko dugu. Kale horrek herriko azken etxeetara eramango gaitu, eta han hasten den pistatik jarraituko dugu. Herritik irten eta pista honen hasieran, Bakaikura doan beste bat utziko dugu ezkerretara eta zuzen jarraituko dugu. Aurrerago, pistak bihurgune bat egiten du eskuinera, pinu batzuen aldera. Pista utzi eta, ezkerreko bidetik jarraituz, alanbre-hesi batera iritsi eta zeharkatu egingo dugu.
Pixka bat aurrerago, bidegurutze berria; eskuinekotik jarraitu. Bideak gorantz jarraitzen du, baina zuhaitzak hasten diren tokira heltzean zabaldu egiten da. Jarraitu ezkerreko bidetik igotzen, baso artean, eta handik, sigi-saga batzuen ondoren, lepora iritsiko gara. Lepotik ezkerrera Iruaitzeta eta eskuinera minutu gutxiren buruan ermitara eta aterpeetara.
Urdiain, Bakaiku eta Iturmendi udalerrietan dauden gailurrak.
Denbora: Santa Marinara: 1h; Iruaitzetara: 1h 10’.