Z53 – URBASA – LEGUMBE – MIRUTEGI

LEGUNBE (Legunbeko Haitza) 1.113 m.

URABAIN.

Errepidetik pista bat hartuko dugu. Handik 100 metrora mugarri bat zeharkatuko dugu eta, jarraian, ur-biltegitik igaroko gara. Aurreraxeago, bide bat utziko dugu eskuinaldean. Segidan, goiko pista utzi eta jaitsiera txiki batekin bide zaharretik jarraituko dugu, ezkerraldetik Andoindik igotzen den bidearekin bat egin arte. Bidean aurrera eginez, iturri bat topatuko dugu, eta handik mendi-lepora joango gara. Lepo horretara iritsitakoan, ezkerretara joko dugu, gailurren atzetik doan pistatik. Nahi izanez gero, Bargarito, Bigarte eta Peña Caídako tontor txikiak igota ere iritsiko gara gailurrera. Bestela, mendi-hegalaren erditik igoko gara, grafikoak adierazten duen bezala tontor horien azpitik, Legunbeko gailurrera iritsi arte.

Gailur hau Nafarroaren eta Arabaren arteko muga da, eta Urbasako eta Entziako mendilerroak bereizten ditu.

Denbora: 2h.

BALLO (Baio) 1.197 m. MIRUTEGI 1.162 m.

Gailur horietara iristeko, aurreko ibilbideari jarraituko diogu mendi-leporaino; (lehen aipatu dugun) iturria igaro ondoren iritsiko gara hara. Zuzenean aurrera egin eta Legaireko zabalguneak aurkituko ditugu. Eskuinera hartuko dugu, hegoalderantz, errekatxo baten meandroei jarraituz eta gure ezkerretara artzain-txabola batzuk utziz. Hala, haranaren hondora iritsi eta zuzen aurrera igoko gara, Mirutegiko gailurrean dagoen gurutze ikusgarrirantz. Behin tontorrera helduz gero, ezkerretara gailurreriari jarraitu besterik ez dugu egin behar, eta berrehun bat metrora Baioko gailurra aurkituko dugu, bere postontziarekin eta monolito geodesikoarekin.

Bista bikainak.